Mendi lasterketak

/Mendi lasterketak
­

ekaina 2023

TRITOIENA

ARBIZUKO EKO KANPINAK ANTOLATZEN DUEN LASTERKETA GOGORRA, BERIAINEN BUELTA LATZA EMATEN BAITU.

OLAZTI-URBASA

LASTERKETA OLAZTITIK ATERA ETA URBASA PARKE NATURALEKO IPAR GAILURRETAN ZEHAR EGITEN DU IBILBIDEA. MENDIBIDE ETA XENDA ARTEAN TONTORRAUNDI (1.157M), BARGAGAIN (1.153 M) ETA GAINSOIN (1.068 M) TONTORRAK IGAROTZEN DITU, ALDAPA BEHERA ZORROTZEAN OLATZAGUTIARAINO JAISTEKO.

MENDIRA JOAN ETORRIA

APUSTU BATEN HARIRA 1975. URTEAN HASI ZEN ETXARRI ARANATZEN LASTERKETA HAU. 2014AN NAFARROAKO MENDI LASTERKETEN GARAIKURRA BILAKATUA, PLAZATIK URBASA MENDIRAKO BIDEA DA PAGO ETA HARITZ ARTEAN.

TRIKU-TRAIL

LASTERKETA HONEK TRAIL-RUNNING AMERIKARRAREN BEREZITASUNAK ETA GURE MENDI LASTERKETEN BEREZITASUNAK NAHASTEN DITU, TRIKUHARRIZ BETETAKO INGURU PAREGABE BATEAN.

KILOMETRO BERTIKALA

UHARTE ARAKILEKO PLAZATIK ATERA ETA BERIAN TONTORRERA (1.494M) IGOTZEN DEN LASTERKETA MALDATSU PAREGABEA.

LAKUNTZA-ARALAR

LAKUNTZAN HASI ETA ARALARREN BARRENA IRUMUGARRIETARAINO (1.430M) IGOTZEN DEN MENDI LASTERKETA ZABALARTE ELKARTEAK ANTOLATZEN DU. PARAJE EDERRAK BISITATZEN DIRA LASTERKETA HONEN IBILBIDEAN, BESTEAK BESTE, GUARDETXEA, UNAGAKO PUTZUA EDO ARANGUN.