SAKANAKO MENDI LASTERKETAK
Gure eskualdean egiten diren mendi lasterketak aurkezten dizkizugu. Ezagutu bakoitzaren berezitasunak, datak eta izen emateak.
LAKUNTZA-ARALAR
Lakuntzan hasi eta Aralarren barrena Irumugarrietaraino (1.430m) igotzen den mendi lasterketa Zabalarte elkarteak antolatzen du. Paraje ederrak bisitatzen dira lasterketa honen ibilbidean, besteak beste, Guardetxea, Unagako Putzua edo Arangun.
KILOMETRO BERTIKALA
Uharte Arakileko plazatik atera eta Berian tontorrera (1.494m) igotzen den lasterketa maldatsu paregabea.
MENDIRA JOAN ETORRIA
Apustu baten harira 1975. urtean hasi zen Etxarri Aranatzen lasterketa hau. 2014an Nafarroako Mendi Lasterketen Garaikurra bilakatua, plazatik Urbasa mendirako bidea da pago eta haritz artean.
OLAZTI-URBASA
Lasterketa Olaztitik atera eta Urbasa Parke Naturaleko ipar gailurretan zehar egiten du ibilbidea. Mendibide eta xenda artean Tontorraundi (1.157m), Bargagain (1.153 m) eta Gainsoin (1.068 m) tontorrak igarotzen ditu, aldapa behera zorrotzean Olatzagutiaraino jaisteko.
ONDDO LASTERKETA
Altsasuko ferietako asteburuan ospatzen den Onddo Lasterketa benetan atsegina da, udazkenean San Pedroko haizti liluragarrian barrena igarotzen da eta emakumeon partaidetza zabala izan ohi du.
TRIKU TRAIL
Lasterketa honek trail-running amerikarraren berezitasunak eta gure mendi lasterketen berezitasunak nahasten ditu, trikuharriz betetako inguru paregabe batean.