Sakanako Trail Estazioa, Uharte Arakilgo Itxesi gunean kokatuta, Ziordi, Olazti, Altsasu, Urdiain, Etxarri Aranatz eta Uharte Arakil herrietatik zehar pasatzen diren bost ibilbideek osatzen dute. Trail running praktikarako egokitutako espazio honek Aralar Mendizerran eta Urbasa Andia Natur Parkean barna korrika egitea errazten du.
Sakanako Trail Estazioa, Euskal Herrikoarekin batera, Station de Trail marka frantsesaren baita barneratuta dago. Etxarriko Trikutrail ibilbidea Sakana eta Gipuzkoaren arteko lotura da.
Sakanako bost ibilbideek (Olazti-Urbasa, Hiru Mendi Zerrak, Trikutrail, Lakuntza-Aralar eta Beriaingo Kilometro Bertikala) ezaugarri eta zailtasun ezberdina dute. Harrera gunea Itxesi gunean (Uharte Arakil) kokatzen da. Bertan, igerilekua, futbol zelaia, jatetxea eta autokarabana gunea bezalako zerbitzuak eskaintzen dira.